Giza-katerako azken txanpan, ekitaldi ugari izan dira eskualdean
http://youtu.be/zU-gtS3Zw-A
Sei egun, eta bost gau. Oso gutxi falta da etxe askotako egutegietan aspalditik markatuta dagoen eguna iristeko: Gure Esku Dagok antolatutako giza-katea egiteko eguna iristeko. Horregatik, pasa den asteburuan Goierriko herri gehienetan ekintzak antolatu dituzte, beste behin, giza-katearen berri eman eta motorrak are gehiago berotzeko.

Seguran flashmoba egin zuten ostiral arratsaldean. Gero, trikitilariekin kalejiran, giza-katea irudikatu zuten, eta amaitzeko argazkia atera eta meriendatxoa izan zuten partehartzaileek. Idiazabalen mosaiko erraldoia egin zuten larunbatean futbito pistan eta Gazta zati bat dokumentala ere eman zuten udaletxean. Urretxuarrek eta zumarragarrek elkarrekin irudikatu zuten giza-katea, Areizaga-Kalebarren plazatik hasita, bi udaletxeetara joanez. Ataunen berriz, Gure Esku Dagoren mosaikoa osatu zuten, udaletxe parean ateratako argazkian.
Mahaiak ere herri gehienetan jarri dituzte, giza-katerako metroak, autobusetako txartelak, elastikoak eta herri bazkariak egingo diren lekuetan, horretarako txartelak salduz.
Segura
Urretxu-Zumarraga
Ataun
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.