Urretxuko Udalak San Joan eguneko erromeriarekin lotutako hainbat ohar bidali ditu. Harrizko mahaien zozketari dagokionez, zozketan parte hartu nahi dutenek hilaren 14a baino lehen eman behar dute izena kultur etxean (17:30etik 20:30era). Zozketa hilaren 16an egingo dute, kultur etxean 19:00etan, eta irekia izango da.
http://youtu.be/zU-gtS3Zw-A Sei egun, eta bost gau. Oso gutxi falta da etxe askotako egutegietan aspalditik markatuta dagoen eguna iristeko: Gure Esku Dagok antolatutako giza-katea egiteko eguna iristeko. Horregatik, pasa den asteburuan Goierriko herri gehienetan ekintzak antolatu dituzte, beste behin, giza-katearen berri eman eta motorrak are gehiago berotzeko.
Gaur, 18:30ak aldera 30 eta 34 urte arteko gizonezko bat hil da ArcelorMittalek Zumarragan duen lantegian. Logistika esparruan lanean ari zen langilea horga batek harrapatu du, eta bertan hil da. Langileen ordezkariek 24 orduko lanuztea deitu dute eta bihar elkarretaratzea egingo dute. Aitor Maestro UGT sindikatuko ordezkaria da ArcelorMittalen, esan duenez “gero eta gehiago dira gertatzen ari diren istripuak eta horregatik orain lau egun lantegi kanpoan elkarretaratzea egin genuen.
http://youtu.be/k5EjTil7_Wg Atzoko jai egun handiaren ondoren, baserritarren eguna izan dute gaurkoa Beasainen; dantzarien eta bertsolarien saioaz gain, ganadu, barazki eta artisau produktuen azoka ere izan dituzte. Eguerdian, 30 haurrek parte hartu dute aurtengo haurren soka-dantzan. Eguzki berotan hanka altxa eta altxa aritu dira haurrak, familiakoak eta bestelako heritarrak plazaren bueltan begira zituztela.