Urretxuko Udalak San Joan eguneko mahai zozketa, herri bazkari eta trafiko neurrien berri eman du
Urretxuko Udalak San Joan eguneko erromeriarekin lotutako hainbat ohar bidali ditu. Harrizko mahaien zozketari dagokionez, zozketan parte hartu nahi dutenek hilaren 14a baino lehen eman behar dute izena kultur etxean (17:30etik 20:30era). Zozketa hilaren 16an egingo dute, kultur etxean 19:00etan, eta irekia izango da.
Urretxuko Udalak San Joan eguneko erromeriarekin lotutako hainbat ohar bidali ditu. Harrizko mahaien zozketari dagokionez, zozketan parte hartu nahi dutenek hilaren 14a baino lehen eman behar dute izena kultur etxean (17:30etik 20:30era). Zozketa hilaren 16an egingo dute, kultur etxean 19:00etan, eta irekia izango da.
Herri bazkariari dagokionez, txartelak salgai jarri dituzte dagoeneko: hilaren 20ra arte kultur etxean eta Santa Barbaran eta hilaren 21etik 24ra Santa Barbaran. Bazkaria karpan egingo dute. Menua honakoa da: bokarta entsalada oliba beltzen ozpin-olioarekin, bakailaoz betetako piperrak pikilo saltsan, txahal-masailak ardo beltz saltsan purearekin, Gaztabarbara, kafea, ogia, ura, sagardoa eta ardoa. Prezioa 20 eurokoa da.
Bestalde, aurten ere ibilgailuen sarrera mugatu egingo dute. Errepidean aparkatzeko baimenak eta baimen bereziak emango dituzte. Azken hauek materiala igo behar duten kuadrillentzat (kuadrillako bi) eta Santa Barbara aldean bizi direnentzat izango dira. Baimenak udaltzaingoaren bulegoan eskatu behar dira, datorren astelehenetik aurrera eta hilaren 20a arte: astelehenetik ostiralera 07:00etatik 21:00etara eta larunbata eta igandetan 09:00etatik 21:00etara. Baimenak eskatzeko orduan, honako datu hauek aurkeztu behar dira: izen-abizenak, mugikor zenbaki bat eta baimenduko diren autoen marka eta matrikula.
San Joan egunean Santa Barbarara igotzeko Nekolaldeko errepidea bakarrik erabili ahal izango da. Baimenik ez dutenak, Etxabururaino bakarrik igo ahal izango dira. Pagoetatik Santa Barbarara doan bidea jaisteko erabiliko da. Erratzu industrialderaino bakarrik igo ahal izango da. Urtero bezala, udalak autobusa jarriko du. 10:00etatik 20:30ak arte gelditu gabe ibiliko da. Geltokia Madaian egongo da.
The post Urretxuko Udalak San Joan eguneko mahai zozketa, herri bazkari eta trafiko neurrien berri eman du appeared first on Otamotz.