675 lagunek eman dute izena Ehunmiliak eta G2H probetarako
Atzo itxi zen Ehunmiliak eta G2H probetan izen emateko epea, eta guztira 675 lagunen eman dute izena. Orain arteko errekorrak gaindituzte, beraz, partehartzeari dagokionean. “Hasieran eta amaieran eman du endeak izena gehienbat” azaldu du Mikel Valdibielso Ehunmiliakeko antolatzaileak. “Hasieran askok ematen dute, merkeagoa izaten delako, normalean proba handirako, jada oso ziur dagoen jendeak. G2H probarako normalean bukaeran ematen dute izena, dudan egon direnek, euren burua nola ikusten dutenaren arabera”, azaldu du.
Bolondresek izen-emateko epea, ordea, zabalik dago oraindik, ekaineko hirugarren asterarte. Hemen klikatuta eman daiteke izena.