Gaur Parketarrak egitasmoko lehen saioa egin dute. Haurrek eta gurasoek euskaltegiko parkean jolastu dute. Urretxu eta Zumarragako Euskara zerbitzuen ekimen honen helburua kaleetan eta parkeetan euskararen erabilera handitzea da. Bigarren saioa hilaren 12an egingo dute, Zelai Arizti parkean (eguraldi txarrarekin, udaletxeko arkupeetan). Jolasak Urtxintxa eskolako hezitzaileek dinamizatuko dituzte.
http://youtu.be/zlis2HXhGW4 Atzo gertatutako azken lan istripuak hildako bat utzi du Zumarragako ArcelorMittaleko lantegian, 40 urteko urretxuarra, hain zuzen. Logistika sailean izandako istripua salatzeko elkarretaratzea egin dute Arcelorreko langileek gaur, eta 14:00etara arte egongo dira lantegiko sarreran. 24 orduko lanuztea ere deitu dute eta fabrikako produkzioa etenda egongo da gaurko 22:00ak arte.
Urretxuko eta Zumarragako kaleetan euskararen erabilera neurtu du Soziolinguistika Klusterrak, bi udalek eskatuta. Iazko azaroan egindako landa-lanean ateratako emaitzen arabera, bi herrietako kaleetan lau elkarrizketatik ia bat egiten da euskaraz. Kopurua ehunekoetara eramanda %23,4 da. Gainerako elkarrizketak gaztelaniaz egiten dira nagusiki, %74,1. Badira, baita ere, beste hizkuntza batzuetan egiten diren elkarrizketak ere (%2,5).
Urretxu eta Zumarragako Euskara zerbitzuek Parketarrak izeneko egitasmoa jarri behar dute martxan euskararen erabilera handitzeko. Lehen saioa gaur egingo dute, euskaltegiko parkean (eguraldi txarrarekin, Madaian). 17:00etatik 18:00etara, 3-5 urteko haurrak
The post Parketarrak egitasmoaren lehen saioa gaur da appeared first on Otamotz.
Udalak dantza afrikar ikastaroa antolatu du biharko, alde zaharra biziberritzeko egitasmoaren barne. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Iparragirre plazan, eta Artexivu elkarteko Julio Francisco Ngovene izango da begiralea. The post Dantza afrikarrak bihar...
Horga batek harrapatuta 30 urte inguruko langile bat hil zen atzo arratsaldean Arcelor Mittalek Zumarragan duen lantegian. Antza, eta Seguratasun Sailetik jakinarazi dutenez, 18:30ak inguruan gertatu zen istripua, eta bertan hil zen Logistika esparruan lanean ari zen gizonezkoa.