Arcelorreko langileak lantegi sarreran elkarretaratu dira
http://youtu.be/zlis2HXhGW4 Atzo gertatutako azken lan istripuak hildako bat utzi du Zumarragako ArcelorMittaleko lantegian, 40 urteko urretxuarra, hain zuzen. Logistika sailean izandako istripua salatzeko elkarretaratzea egin dute Arcelorreko langileek gaur, eta 14:00etara arte egongo dira lantegiko sarreran. 24 orduko lanuztea ere deitu dute eta fabrikako produkzioa etenda egongo da gaurko 22:00ak arte.
Atzo gertatutako azken lan istripuak hildako bat utzi du Zumarragako ArcelorMittaleko lantegian, 40 urteko urretxuarra, hain zuzen. Logistika sailean izandako istripua salatzeko elkarretaratzea egin dute Arcelorreko langileek gaur, eta 14:00etara arte egongo dira lantegiko sarreran. 24 orduko lanuztea ere deitu dute eta fabrikako produkzioa etenda egongo da gaurko 22:00ak arte. Orain, lantegian ordezkaritza duten sindikatu guztiak enpresak zer egingo duen zain daude, enpresak egiten duenaren araber erantzun bat edo beste emateko.
Maiatzean hiru istripu larri egon dira Zumarragan ArcelorMittal metalurgia multinazionalak duen fabrikan. Aurreko astean langileak lantegi kanpoan elkarretaratu ziren jada, segurtasun gehiago eta istripu gutxiago lelopean. Sindikatu guztiak elkarrekin agertu ziren istripu bakoitzaren ondoren, hala larriak nola arinak, elkarretaratzeak egingo zituztela adostu eta gero. Gaurko elkarretaratzeak bestelako ukitua dauka aterki azpian tristura nagusitu baita lankide baten heriotza jazo eta gero.
ArcelorMittaleko sindikatu ordezkarien hitzak:
Joseba Aitor Alberdi (CCOO): “Logistika saila dagoen gunea arriskutsua da eta salaketa bat jarrita daukagu. Jende emaria handia da eta konponbidea bilatzea eskatu genion aspaldi enpresari. Gertatu dena gertatuta enpresak zerbait egingo duela espero dugu”.
Asier Sudupe (LAB): “Istripu pila bat gertatu da maiatzean. Erredurak izan dituzten hiru lankide daude eta hiru istripu larri egon dira atzokoa barne. Enpresak istripu arinak kamuflatzen ditu, nonbait; baina atzokoa kamuflatzerik ez dago. Ikusteko dago enpresak neurriak hartzen dituen edo ez”.
ELA: “Istripu ugari gertatu da azkenaldian baina atzo gertatutakoa oso larria da. Orain, ikerketaren emaitzaren zain gaude eta emaitza horien arabera zer egin erabaki beharko dugu”.
Aitor Maestro (UGT): “Enpresak langileek duten presioa gutxitu beharko luke. Lan karga handia da giza baliabide gutxiagorekin lehen egiten genuena baino lan berbera edo gehiago egitea eskatzen digutelako. Bestalde, lantegia itxiko digutenaren mehatxua beti gainean daukagu”.
Bihar, Goierriko Hitzan Zumarragako ArcelorMittalen ordezkaritza duten sindikatu guztietako ordezkarien iritziak, zabalago.
The post Arcelorreko langileak lantegi sarreran elkarretaratu dira appeared first on Otamotz.