Legazpiko Udalak zaintzaileentzako tailerra antolatu du
Legazpiko Udalak, Aldundiaren laguntzarekin, gaixoak edota adinekoak zaintzen dituzten pertsonen emozioen kudeaketari buruzko jardunaldiak antolatu ditu. Saioak hilaren 11, 13, 18, 20 eta 27an izango dira, 15:00etatik 17:30era, udaletxeko batzar aretoan. Helburua zaintzaileen egoera emozionala hobetzea da. Horretarako, emozioak erregulatzeko eta euren burua zaintzeko teknikak landuko dituzte. Arnasketa eta erlaxazioa, esaterako.