Ormaiztegiko Irizar enpresak 556 milioi euro irabazi ditu azken urtean
Oso urte ona izan da 2013a Ormaiztegiko Irizar autobus enpresarentzat. Aparteko fakturazioa izan du, 556 milioi euro irabazi ditu, iaz baino 52 milioi gehiago, eta datu horiekin sekula izan duen fakturazio onena egin du.
Irabazien %88 esportazioetatik lortu dute, eta guztira, 5.368 autobus egin dituzte azken urtean. Joan den urtean fakturatutako 556 milioi horien %34 Ormaiztegiko lantegiak lortu ditu. Goierrin 1061 autobus egin dituzte, egunean bost, batez beste.
Salmenten %46 Mexiko, Brasil, Maroko eta Indian dituen fabriketakoa izan da, eta gainontzeko %20a taldeko beste konpainia batzuetatik jaso du, hala nola, Hispacold, Masats, Jema, Datik eta Alconza konpainietatik.
Ormaiztegiko autobus enpresa Jose Antonio Irizarrek sortu zuen 1889an. 1963an kooperatiba bihurtu zen, eta 1995ean nazioartera zabaldu zen. Egun, 700 bazkide-langile ditu, eta 3.500 pertsonak egiten du lan Irizarren lantegietan.