Raul Villalba argentinarrak irabazi du Legazpi Hiria argazki lehiaketa
Legazpiko Ikatza argazkilari elkartearen Legazpi Hiria lehiaketa Raul Villalba argentinarrak irabazi du. Bigarren saria Oscar Gascon irundarrak irabazi du, hirugarrena Ricardo Soria andaluziarrak eta herriko onenari dagokiona Manu Barreirok. Bestalde, Oscar Gascon, Manu Barreiro eta Andres Indurain Argizaiola sarirako sailkatu dira. Legazpi Hiria lehiaketako sariak hilaren 13an banatuko dituzte, 19:00etan, kultur etxean. Ondoren, erakusketa irekiko dute lan onenekin. Aurten 1.879 argazki aurkeztu dituzte.