Txirrindulari bat zauritu da Araman, kotxe batek harrapatuta
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, txirrindulari bat zauritu da Arama parean, ibilgailu batek arrapatuta. Istripua 16:30ean izan da, Gi-2131 errepidean, Ordizia eta Arama artean. Larrialdi zerbitzuek txirrindularia zaurituta eraman dute Zumarragako ospitalera, bertan artatu dezaten.