Urretxuko Udalak Iparragirre kaleko arkupeak dekoratzeko lehiaketa antolatu du
Urretxuko Udalak, alde zaharra biziberritzeko Zaharrak Berri programaren barne, Iparragirre kaleko arkupeak dekoratzeko lehiaketa antolatu du. Dekorazioak alde zaharrarekin lotura izan behar du. Lehiaketa honetan urretxuar eta zumarragarrek parte har dezakete. Baita gutxienez partaideen %50 bertakoa duten taldeek ere. Proposamenak uztailaren 1a baino lehen aurkeztu behar dira, udaletxeko erregistroan.

Epaimahaia udalak, auzoko bizilagunek eta www.urretxubiziz.com webgunean botoa ematen duten herritarrek osatuko dute. Udalak aukeratzen duen lanak puntu bat jasoko du, auzoko bizilagunek hautatzen dutenak beste bat eta webgunean bozkatuenak beste bat. Berdinketa kasuan, auzotarren botoa izango da erabakiorra. Irabazleek 1.000 euro jasoko dituzte eta proposatutako lana udalarekin adostutako epean eta moduan egin beharko dute. Materiala udalak jarriko du.
The post Urretxuko Udalak Iparragirre kaleko arkupeak dekoratzeko lehiaketa antolatu du appeared first on Otamotz.