Zaintzaileen emozioei buruzko jardunaldiak
Udalak, aldundiaren laguntzarekin, gaixoak edota adinekoak zaintzen dituzten pertsonen emozioen kudeaketari buruzko jardunaldiak antolatu ditu. Saioak hilaren 11, 13, 18, 20 eta 27an izango dira, 15:00etatik 17:30era, udaletxeko batzar aretoan. Helburua zaintzaileen egoera emozionala hobetzea da. Horretarako, emozioak erregulatzeko eta euren burua zaintzeko teknikak landuko dituzte. Arnasketa eta erlaxazioa, esaterako.