Agiñaga Zumarragako auzo egin zeneko 25. urtemuga ospatuko dute
Agiñaga Zumarragako auzoa da orain 25 urtetik. Aurretik zati bat Azkoitikoa zen eta bestea Zumarragakoa; paradoxa bada ere, Zumarragatik gertuen zeuden baserriak Azkoitikoak ziren eta alderantziz. Urtemuga ospatuko dute etzi Oleta elkarteak antolatuta, eta Zumarragako Udalaren laguntzarekin. Pilota txapelketa herrikoiaren baitako final aurreak hasiera emango dio etziko jaiari. Agiñagako frontoian 3. eta 4. postuak ebazteko partidak jokatuko dituzte, 10:30ean.
Agiñaga Zumarragako auzoa da orain 25 urtetik. Aurretik zati bat Azkoitikoa zen eta bestea Zumarragakoa; paradoxa bada ere, Zumarragatik gertuen zeuden baserriak Azkoitikoak ziren eta alderantziz. Urtemuga ospatuko dute etzi Oleta elkarteak antolatuta, eta Zumarragako Udalaren laguntzarekin.
Pilota txapelketa herrikoiaren baitako final aurreak hasiera emango dio etziko jaiari. Agiñagako frontoian 3. eta 4. postuak ebazteko partidak jokatuko dituzte, 10:30ean. Meza izango da 11:00etan eta pilota txapelketako finalak 11:30ean jokatuko dira.
Aizkora desafioa
Bertsolariek eta trikitilariak jaia girotuko dute 12:30etik aurrera eta 13:00etan aizkolariek hitzordua izango dute plazan. Joxe Ugarteburu eta Jabier Aranberri Elorriaga bikotea Xabier Zaldua Gurrutxazpi eta Xabier Dorronsoro bikotearen kontra lehiatuko da. 14:30ean auzotarrak Oleta elkartean elkartuko dira herri bazkaria egiteko.
Egunean zehar Agiñaga auzoaren historia kontatzen duten dokumentuak ikusi ahalko dira Oleta elkartean. Maila administratiboan behintzat, mugarri bat da auzoa Zumarragakoa egin zeneko pasartea.
The post Agiñaga Zumarragako auzo egin zeneko 25. urtemuga ospatuko dute appeared first on Otamotz.













