Julen Izagirrek irabazi du azal lehiaketa hirugarren urtez jarraian
Julen Izagirre zumarragarrak irabazi du Santa Isabel jaien egitaraua hartuko duen liburuxkaren azala aukeratzeko lehiaketa. Hirugarren aldia da Izagirre diseinatzaile grafikoak lehiaketa hau irabazten duela. Oraingoan, Antioko ermitako zutabeen kapiteletan dauden egurrezko tailak oinarri hartu ditu. Hiru lan aurkeztu ditu eta hiruetatik bitan erabili du gai bera. Guztira hemeretzi lan aurkeztu dira lehiaketara. Lan guztiak ikusgai daude gaurtik Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko sarreran.

The post Julen Izagirrek irabazi du azal lehiaketa hirugarren urtez jarraian appeared first on Otamotz.