
Auten 50 urte beteko ditu Ataun San Martin txirrindulari probak. Ekainaren 14an jokatuko da. Hori ospatzeko bi bereiztasun izango ditu aurtengoak. Batetik, aurtengo proba hau elite eta 23 urtez azpikoen mailako Euskadiko Txapelketa izango dela, eta bestetik, aurtengo Emakumeen Birako azken etapa Ataunen hasi eta bukatuko dela, ekainaren 15ean.
Ateburu betea izango da, beraz, datorrena Ataunen. Honen berri emateko prentsaurrekoa eman dute gaur arratsaldean Ataungo udaletxean Igor Aierbe Ataungo alkateak, proba hau antolatzen 34 urte daramatzaten Juan Arrondok eta Joxe Mendizabalek, Agustin Ruiz Emakumeen Biraren antolatzaileak, Ataungo San Martin lasterketa lehen aldiz irabazi zuen Joxe Urrestarazuk eta bigarren aldiz irabazi zuen bere anaia azinto Urrestarazuk (biak ataundarrak), eta baita proba hau azken aldiz irabazi zuen herritarrak, Dioni Galparsorok, ere. Garikoitz Bravo lazkaotarra ere bertan izan da.
Jon Aizpurua arduratu da prentsaurrekoa aurkezteaz, eta besteak beste, 50 urte hauetan txirrindularitza euren ustez nola aldatu den azaldu dute Urrestarazu anaiek, Galparsorok eta Bravok.
Bestalde, asteburu horretan herritar asko herritik kanpo egogno direla eta (Saloura doaz bidaian), lasterketa antolatzeko bolondresak behar direla eta animatzeko deia egin dute.