http://youtu.be/UkrhrW4AEBQ Colla de Sant Viçens dels Horts taldekoak castellers edo giza-dorreak egiten ari dira Beasaingo kaleetan. Eguerdi partean iritsi dira hiru autobuskada bete lagun, zuriz eta laranaz jantzita euren ikurrekin Beasainera. Lizeon lo egingo dute gaur gauean eta bihar Iruñean izango dira, Giza-katean parte hartzeko. Beasaingo San Martinen estatua parean egin dute lehen dorrean, inguruan zeudenak aho-zabalik utziz.
Goizeko 11:00etatik hasita, Senegal, Bolivia, Nikaragua, Sahara, Ekuatore Ginea, Maroko eta Pakistango kulturak ezagutzeko aukera dago Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Kulturen Azoka egiten ari dira, aurten bigarren aldiz, eta eguraldia lagun, herrialde ezberdinetako kulturak eta euren gastronomia ezagutzeko aukera ematen ari dira. Banaiz Bagara taldeak ere postua jarridu, eta Bizikidetza eta Aniztasun Mahaia ere bertan dira, eurek egiten duten lana ezagutzera ematen.
Poesia, margolaritza eta musika naturarekin uztartu dituzte gaur goizeko 09:30ean hasita Salamero olerkariak, Josu Maroto margolariak eta Jon Goenaga piano-jotzaileak. Antioko inguruetan eta Antioko interpretazio zentruan aritu dira hiru arte hauekin eta naturarekin olasean: Txorien kantuak entzun eta senitu dituzte, zuhaitzak besarkatuz sentitu, bertaratutakoek natura marraztu dute… Eta 11:30ean, interpretazio barrura sartu eta Salamerok poesia irakurriz eta beste hainbat soinu eginez, Marotok material ezberdinekin margotuz eta Goenagak pianoarekin soinu ezberdinak sortuz, bertaratuei emanaldi goxo eta berezia eskaini diete.