Bidali zure argazkiak
Herri ekimeneko euskal hedabideek elkarlanean landuko dugu biharko giza-katea. Ahalik eta jarraipenik zabalena emateko, ordea, zuen laguntza ere behar dugu. Giza-katean parte hartzekoak bazarete, bidali zuen argazkiak, eta 23 euskarazko komunikabide ezberdinetan zabalduko ditugu, mapa interaktibo baten bidez.
Hainbat bide daude argazkiak bidaltzeko:
- WhatsApp bidez: Bidali argazkia 647 319 747 zenbakira, herria eta kilometroa zehaztuz.
- Twitter bidez: Bidali argazkia #GeukErabaki traolla eta #km-a adieraziz.
- E-postaz: Posta elektronikoa nahiago dutenek, goierrisarean@hitza.info helbidera bidal ditzakete argazkiak.