Giza-dorreak egiten ari dira Beasainen, Giza-katearen bezperan
http://youtu.be/UkrhrW4AEBQ Colla de Sant Viçens dels Horts taldekoak castellers edo giza-dorreak egiten ari dira Beasaingo kaleetan. Eguerdi partean iritsi dira hiru autobuskada bete lagun, zuriz eta laranaz jantzita euren ikurrekin Beasainera. Lizeon lo egingo dute gaur gauean eta bihar Iruñean izango dira, Giza-katean parte hartzeko. Beasaingo San Martinen estatua parean egin dute lehen dorrean, inguruan zeudenak aho-zabalik utziz.