Jon Ander Insaustik irabazi du LXIV. Loinaz Proba
Eguerdikio 13:00ak pasatxoan amaitu da, aurreikusten zen bezala, LXIV. Loinaz Proba. Jon Ander Insausti mutiloarrak irabazi du proba eta bere atzetik sartu dira helmugara Marc Soler eta Elias Bega. Taldekako proba Lizarte taldeak irabazi du eta Lehendakari probako sailkapen orokorrean Marc Solerrek jarraitzen du lehena.