Kulturen Azoka ari dira egiten Urretxun
Goizeko 11:00etatik hasita, Senegal, Bolivia, Nikaragua, Sahara, Ekuatore Ginea, Maroko eta Pakistango kulturak ezagutzeko aukera dago Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Kulturen Azoka egiten ari dira, aurten bigarren aldiz, eta eguraldia lagun, herrialde ezberdinetako kulturak eta euren gastronomia ezagutzeko aukera ematen ari dira. Banaiz Bagara taldeak ere postua jarridu, eta Bizikidetza eta Aniztasun Mahaia ere bertan dira, eurek egiten duten lana ezagutzera ematen.

Batu musika taldeak bere ikuskizuna eskaini berri du plaza berean. Laster, 17:00etan, Ekuatore Gineako dantza saioa egongo da eta 18:30etik aurrera Tik Tara taldeak erritmo afrokubatarrak eskainiko ditu.

The post Kulturen Azoka ari dira egiten Urretxun appeared first on Otamotz.