Mozorroek eta musikak hartu dituzte Beasaingo kaleak
Beasaingo Loinatz jaietako bigarren asteburuko larunbatean, mozorroak dira protagonista. Kaleak lepo beteta daude jendez, eta batez ere mozorroz. Gehienak, tabernen inguruan, tragoa eskuan hartuta, eguzkiari eta beroari aurre egiten. Postuak ere dozenaka, erreka ondoan.
Gure Esku Dagoko kideak ere, biharko GIzakaterako metroak eta elastikoak saldu eta saldu ari ziren, plaza azpian. Hemen goizak utzi dituen irudi batzuk: