Aurreikuspen guztiak gainditu ditu erabakitzeko eskubidearen aldeko giza-kateak, 150.000 lagun bilduta
http://youtu.be/QwjhWDsNebw
Ilusioa. Zirrara. Oilo ipurdiak. Milaka jende eskutik helduta. Erabakitzeko eskubideak jendetza bildu du Euskal Herriko errepide bazterretan; Iruñea eta Durango arteko giza-kateak aurreikuspen guztiak gainditu ditu, eta antolatzaileen arabera, 150.000 lagunetik gora bildu dira. Bide osoaren 123 kilometroetatik 36 Goierrin barrena egin ditu giza-kateak. Eta nola ez, irudi ederrak utzi ditu.
Goierriko Hitza
Goierri
Ilusioa. Zirrara. Oilo ipurdiak. Milaka jende eskutik helduta. Erabakitzeko eskubideak jendetza bildu du Euskal Herriko errepide bazterretan; Iruñea eta Durango arteko giza-kateak aurreikuspen guztiak gainditu ditu, eta antolatzaileen arabera, 150.000 lagunetik gora bildu dira. Bide osoaren 123 kilometroetatik 36 Goierrin barrena egin ditu giza-kateak. Eta nola ez, irudi ederrak utzi ditu. Aldarrikapena eta festa giroa uztartu ditu gaurko ekitaldiak, eta jendearen aurpegietan atzematen zen egun historiko baten partaide izaten ari zirenaren sentsazioa. Izan ere, egun historikoa izan da gaurkoa Euskal Herrian.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.