
Egun historiko baten zantzu guztiak hartzen hasi da gaurkoa. Eguraldi ona lagun, dagoeneko hasia da jende uholdea Goierrira iristen. Autobusez nahiz trenez, turkesa kolorezko kamisetak eta soineak ikurriñak daramatzaten dozenaka lagun ari dira iristen herrietara. Bakoitza dagokion kilometrora doa, eta han bilduko dira 11:00ak aldera arte; gero, bakoitza giza-kateko bere posizioa hartzen hasiko da. Girotzeko ekitaldiak izango dira goiz osoan, musika eta kantuak lagun. Giza-katea berriz, 12:00etan hasiko da.
Atzo bertan ere, girotzeko hainbat ekintza izan ziren eskualdean. Beasainen esaterako, Kataluniatik etorritako Castellersek giza-dorreak egin zituzten. Lazkaon berriz, segalariek Gure Esku Dago leloa irudikatu zuten, belarretan egindako mosaikoan.
-
-
Lazkaon jendea plazan biltzen
-
-
Lazkaon jendea plazan biltzen
-
-
Idiazabaldarrak Ormaiztegira iristen
-
-
Idiazabaldarrak Ormaiztegira iristen
-
-
Segalarien “mosaikoa” Lazkaon
-
-
Castellersak Beasainen
-
-
Castellersei harrera Beasainen