Urretxun eta Zumarragan ere dena prest Giza-katerako
100.000 lagundik gora espero dituzte gaur, erabakitzeko eskubidearen alde, Durango eta Iruñea elkartuko dituen Giza-katean. Urretxun eta Zumarragan ere dena prest dute dagoeneko, herritarrak ez ezik, beste herrietatik datozen autobusak
The post Urretxun eta Zumarragan ere dena prest Giza-katerako appeared first on Otamotz.
100.000 lagundik gora espero dituzte gaur, erabakitzeko eskubidearen alde, Durango eta Iruñea elkartuko dituen Giza-katean. Urretxun eta Zumarragan ere dena prest dute dagoeneko, herritarrak ez ezik, beste herrietatik datozen autobusak ere hartzeko.
Bost kilometro egingo ditu giza-kateak Urretxun eta Zumarragan. Zati horretan, bi herriotako jendeaz gain, Legazpitik, Azpeitia eta Azkoitiatik eta Bizkaitik (Bilbo, Barakaldo, Urduña, Zeberio, Arrigorriaga…) etorritako jendea elkartuko da.
Urretxuarrei eta zumarragarrei 09:30ean Lizeoko kantxan elkartzeko deialdia egin diete. Handik bakoitza bere kilometro zatira banatuko da. Herri bazkaria ere egingo dute gaur, Zelai Arizti parkean.
Ibilbidea
Ormaiztegi eta Ezkio-Itsaso atzean utzita, Eitzagatik sartuko da giza-katearen ibilbidea Zumarragan. San Gregorio kalean barrena jarraitu eta Secundino Esnaola eta Ipeñarrieta kaleak hartuko ditu gero. Behin herrigunea zeharkatuta, Irimo aldetik jarraitu eta Deskargarako bidea hartuko du, han lekukoa Antzuolako herritarrei emateko.
The post Urretxun eta Zumarragan ere dena prest Giza-katerako appeared first on Otamotz.













