Bi txango antolatu ditu Udal Euskaltegiak
Udal Euskaltegiak antolatuta, irteera egingo dute gaur Arriarango urtegira. Larunbatean, berriz, Oñatira joango dira: Arrikrutzeko kobak ezagutu, Arantzazun bazkaldu (norberaren kontu) eta santutegia bisitatuko dute. Sei euro kostako da parte hartzea eta izena emateko 943 02 81 00 telefono zenbakira deitu behar da.













