http://youtu.be/kfKC-YnTfM4 Urretxu Bizikidetza eta Aniztasun Mahaiak antolatuta, Kulturen Azoka egin dute asteburuan. Herrian dagoen kultur eta jatorri aniztasuna erakutsi nahai izan du azokak. Besteak beste, Senegal, Bolivia, Nikaragua, Sahara, Ekuatore Ginea, Maroko, Brasil eta Pakistango ordezkaritza izan zen, musika, dantza eta gastronomiaren bidez.
http://youtu.be/QwjhWDsNebw Denbora askoan gogoan edukitzekoa. Hunkigarria. Izugarria. Erraldoia. Sentsazio horiek eragin ditu Gure Esku Dago giza kateak, partaideek igandean bertan esaten zutenez. Goierrin milaka lagunek eman diote elkarri eskua, etorkizunari bostekoa luzatzeko. Durangotik Iruñerako 123 kilometroko soka –Goierrin 36– eta 150.000 partaideren uholdea bideratzeak lan handia eskatu duen arren, bidea hasi besterik ez dela egin aurreratu dute sustatzaileek.
Zumarragako hamabost tabernak parte hartuko dute VIII. Pintxo Lehiaketan. Udazkeneko lehiaketa ez bezala udaberriko honetan gai librean aritzen dira tabernariak eta batek baino gehiago sorpresak iragarri ditu. Dagoeneko egonkortu dira lehiaketak eta udazkenekoa zailagoa dela aitortzen duten arren jende asko mugitzen duela diote tabernariek; udazkenekoan buzkantza edo odolkia erabili behar dute derrigor. Udaberrikoan gaiak ez ditu mugatzen baina tabernetan dabilen jende andanak pintxoaren nolakotasuna erabat baldintzatzen du.
Gainzuri ikastetxeko ikasleek eskulan erakusketa ireki dute Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek egindako lanak ikus daitezke. Eskulanak egiteko plastilina eta birzkiklatutako materialak erabili dituzte, besteak beste. Erakusketa hilaren 15a bitartean egongo da zabalik: egunero, 17:00etatik 20:00etara.
http://youtu.be/Awoy71lidc0 Ordiziako Amets Bide dantza taldeak mende erdia bete du aurten, eta azken asteetan, ospakizunetan dabiltza buru-belarri. Maiatzean egin zuten Dantzari Eguna izan zen horietako bat. Joan den ostiralean, berriz, dantza taldearen historia biltzen duen erakusketa zabaldu zuten, D'elikatuz zentroan. Gainera, urte bukaerarako beste ikuskizun bat prestatzen ari dira, plazan atzera dantzari guztiak elkartzeko. Dantzari Egun hark utzitako irudiekin, bideoa zabaldu dute orain.
http://youtu.be/mDXSlWEcXNg Ordiziako Udalak herriko eragileekin egin nahi duen aurrekontuen prozesu partehartzailea aurkeztu du. 2013ko eta 2014ko aurrekontuak egiteko, auzoz-auzoko prozesuak egin ditu udalak, urte bakoitzean 100.000 euroren kudeaketaren aukera emanez. Bi urteetan egindako prozesuen "balorazio positiboa" egin dute, eta aurrekontu partehartzaileen bidean, pauso berri bat ematera doazela iragarri dute: 2015eko aurrekontuen lehen gogoeta eragileekin egin nahi dute.