Ehunka pintxo aterako dituzte VIII. Pintxo Lehiaketan
Zumarragako hamabost tabernak parte hartuko dute VIII. Pintxo Lehiaketan. Udazkeneko lehiaketa ez bezala udaberriko honetan gai librean aritzen dira tabernariak eta batek baino gehiago sorpresak iragarri ditu. Dagoeneko egonkortu dira lehiaketak eta udazkenekoa zailagoa dela aitortzen duten arren jende asko mugitzen duela diote tabernariek; udazkenekoan buzkantza edo odolkia erabili behar dute derrigor. Udaberrikoan gaiak ez ditu mugatzen baina tabernetan dabilen jende andanak pintxoaren nolakotasuna erabat baldintzatzen du.
Zumarragako hamabost tabernak parte hartuko dute VIII. Pintxo Lehiaketan. Udazkeneko lehiaketa ez bezala udaberriko honetan gai librean aritzen dira tabernariak eta batek baino gehiago sorpresak iragarri ditu. Dagoeneko egonkortu dira lehiaketak eta udazkenekoa zailagoa dela aitortzen duten arren jende asko mugitzen duela diote tabernariek; udazkenekoan buzkantza edo odolkia erabili behar dute derrigor. Udaberrikoan gaiak ez ditu mugatzen baina tabernetan dabilen jende andanak pintxoaren nolakotasuna erabat baldintzatzen du. Pintxoak praktikoa izan behar duela diote tabernariek bi orduan jasotzen duten eskariari erantzuteko modukoa. 700 eta 800 pintxo inguru egingo dituztela aurreikusi dute Saski eta Monterrey tabernetan. Lehiaketako sariak ekainaren 29an banatuko dituzte, Santa Isabel jaien baitan.
The post Ehunka pintxo aterako dituzte VIII. Pintxo Lehiaketan appeared first on Otamotz.