Ordizia Zabalik prozesua aurkeztuko du Ordiziako Udalak ekainaren 19an
http://youtu.be/mDXSlWEcXNg
Ordiziako Udalak herriko eragileekin egin nahi duen aurrekontuen prozesu partehartzailea aurkeztu du. 2013ko eta 2014ko aurrekontuak egiteko, auzoz-auzoko prozesuak egin ditu udalak, urte bakoitzean 100.000 euroren kudeaketaren aukera emanez. Bi urteetan egindako prozesuen "balorazio positiboa" egin dute, eta aurrekontu partehartzaileen bidean, pauso berri bat ematera doazela iragarri dute: 2015eko aurrekontuen lehen gogoeta eragileekin egin nahi dute.
Ordiziako Udalak herriko eragileekin egin nahi duen aurrekontuen prozesu partehartzailea aurkeztu du. 2013ko eta 2014ko aurrekontuak egiteko, auzoz-auzoko prozesuak egin ditu udalak, urte bakoitzean 100.000 euroren kudeaketaren aukera emanez. Bi urteetan egindako prozesuen “balorazio positiboa” egin dute, eta aurrekontu partehartzaileen bidean, pauso berri bat ematera doazela iragarri dute: 2015eko aurrekontuen lehen gogoeta eragileekin egin nahi dute.
Horretarako, ekainaren 19an, 19:00etan D’Elikatuzen Ordizia Zabalik prozesuaren aurkezpen bilera egingo dute (45 minutuko saioa). Bertan, azken hiru urteetan udalak egin dituen prozesuen azalpenak eta ondoioak azalduko dituzte, eta eragileei gogoeta horren inguruko iritzia eman dezaten eskatuko diete. Mokadutxo batekin eta solasaldiarekin amaituko dute saioa.
Horrez gain, atzo eman zuten prentsaurrekoan, Igor Eguren alkateak, aurrerantzean sailez-sail landuko dituen lanetarako irudi berria aurkeztu zuen (irudian udal gobernuko kideen atzean agertzen den hori da). Udaleko armarrian oinarrituta, sail desberdinak eta udal gobernuaren zeharlerro direnak jasotzen dira bertan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.