Zazpi lanpostu berri eskaintzen ditu Beasaingo Udalak
Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako enplegua sustatzeko toki ekintzen programaren barruan, Beasaingo Udalak zazpi lanpostu berri sortuko ditu:
-Ondasun ukiezinaren berreskurapenerako 2 teknikari (%60ko lanaldian 6 hilabetez).
-Euri sarearen egokitzapena egiteko 3 peoi (hauetako 2 lau hilabetez eta hirugarrena, 3 hilabetez. Hirurak lanaldi osoan kontratatuko dira).
-Gizarte ongizateko teknikari bat (%80ko lanaldian eta 6 hilabetez).
-Administrari bat (6 hilabetez %80ko lanaldian).
Lanpostu hauetarako aurkeztu nahi duten pertsonek Lanbidera jo behar dute. Izena igandea bitartean eman daiteke. Honen inguruko informazio osatuagoa dago beasain.org webgunean.













