Urretxu-Zumarragako Gazte Asanbladak eta Zintzo-Mintzok antolatuta, ostiralean, hilak 13, Urretxu-Zumarragako Gaztelekuan “Erdaldun berrien kluba” antzezlana ikusteko aukera izango dugu. AEDk ekoiztu duen bigarren antzezlana eta Olatz Pagalday eskoriatzarra oholtzaz oholtza eramateaz arduratzen dena. “Buah txabal!”ek bezala, publikoarengan euskararen erabileraren inguruko gogoeta bultzatu nahi du “Erdaldun berrien kluba”. Betiere umore klabean eta ikusleengan ikuskizun dibertigarri batez gozatu izanaren sentsazioa uzteko asmoz, askoren kontzientzian azkura sortuko duen gaia planteatu izanagatik ere.

Xabi San Sebastian musikari donostiarrak kontzertu akustikoa emango du ostiralean, 20:00etatik 22:00etara, Urretxuko Florida Park tabernan. San Sebastianek Izotz eta Alboka taldeetan jo zuen eta bakarkako hiru lan argitaratu ditu: Orai, Ospela eta Erraiak. Euskal tradizioa eta pop eta rock musikak uztartzen ditu.

Igandean Lurra taldearen Dantzari Txiki eguna ospatuko dute. Galdakaoko Andra Mari, Beasaingo Aurtzaka, Oreretako Ereintza, Altsasuko Etorkizuna, Getariako Gure Txeru, Oiartzungo Haurtzaro, Legazpiko Korosti eta Zegamako Tobera taldeek parte hartuko dute, Irrintzirekin eta Lurrarekin batera. 11:00etan taldeak Pagoetan elkartuko dira, 12:00etatik 13:30era Urretxuko kaleetan dantza egingo dute, 13:30ean Gernikako Arbola plazara iritsiko dira eta 17:30ean Gernikako Arbolan dantza saioa eskainiko dute.

Adinekoen egoitzetan aldi baterako egonaldiak eskatzeko azken egunak dira. Iraileko egonaldiak eskatzeko epea ostiralean amaituko da. Eskaerak egiteko Zumarragako gizarte zerbitzuen egoitzara jo behar da, Itarte etxean. The post Aldi baterako egonaldia...

Sekundino Esnaola musika eskolako dantza ikasleek ikasturte amaierako jaialdia egingo dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan, 18:30ean. Gaurko jaialdiari segida emango diote bihar, dantza ikasle guztiak taula gainera igo daitezen. Etzi
The post Dantza jaialdia egingo dute gaur Zelai Ariztin appeared first on Otamotz.

Urretxuko Udalak San Joan eguneko erromeriarekin lotutako hainbat ohar jakinarazi ditu. Harrizko mahaien zozketari dagokionez, parte hartu nahi dutenek larunbata baino lehen eman behar dute izena Aizpurunea kultur etxean (17:30etik 20:30era). Zozketa datorren astelehenean egingo dute, kultur etxean, 19:00etan, eta irekia izango da.

Etzi irekiko dute Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian Arte Eder Eskolako 150 bat ikasleren lanak erakutsiko dituen erakusketa. Bi ataletan egingo dute oraingoan; lehendabizi helduek bost teknika landuta egin dituzten lanen bilduma ipiniko dute eta ondoren haurrek horma-irudietan zein akrilikoetan egindako lanak. Lehenengo bildumaren inaugurazioa etzi izango da, gaur Dorleta Ugarteburu eta Laura Cendoya irakasleak hiru ikasleren laguntzarekin erakusketa muntatzen ari ziren kultur etxean.

Ekainaren 4an Urretxuko gazteluko parkean egindako Parketarrak egitasmoa errepikatuko dute bihar Zumarragako Zelai Arizti parkean, 17:00etatik aurrera. Kalean eta parkean euskararen erabilera bultzatzea dute helburu. 3 urtetik 5 urtera arteko
The post ‘Parketarrak’ egitasmoa bihar, Zelai Arizti parkean appeared first on Otamotz.