Astelehenean zozkatuko dituzte San Joan eguneko mahaiak
Urretxuko Udalak San Joan eguneko erromeriarekin lotutako hainbat ohar jakinarazi ditu. Harrizko mahaien zozketari dagokionez, parte hartu nahi dutenek larunbata baino lehen eman behar dute izena Aizpurunea kultur etxean (17:30etik 20:30era). Zozketa datorren astelehenean egingo dute, kultur etxean, 19:00etan, eta irekia izango da.
Urretxuko Udalak San Joan eguneko erromeriarekin lotutako hainbat ohar jakinarazi ditu. Harrizko mahaien zozketari dagokionez, parte hartu nahi dutenek larunbata baino lehen eman behar dute izena Aizpurunea kultur etxean (17:30etik 20:30era). Zozketa datorren astelehenean egingo dute, kultur etxean, 19:00etan, eta irekia izango da.
Herri bazkariari dagokionez, txartelak salgai jarri dituzte dagoeneko: hilaren 20ra arte kultur etxean eta Santa Barbaran eta hilaren 21etik 24ra Santa Barbaran. Bazkaria karpan egingo dute.
Menua honakoa da: bokarta entsalada oliba beltzen ozpin-olioarekin, bakailaoz betetako piperrak pikillo saltsan, txahal-masailak ardo beltz saltsan purearekin, Gaztabarbara, kafea, ogia, ura, sagardoa eta ardoa. Prezioa 20 euro da.
Bestalde, aurten ere ibilgailuen sarrera mugatu egingo dute inguru horretan, eta errepidean aparkatzeko baimenak eta baimen bereziak emango dituzte. Azken hauek materiala igo behar duten kuadrillentzat (kuadrillako bi) eta Santa Barbara aldean bizi direnentzat izango dira.
Baimenak udaltzaingoaren bulegoan eskatu behar dira, hilaren 20ra arte: astelehenetik ostiralera 07:00etatik 21:00etara eta larunbatetan eta igandetan 09:00etatik 21:00etara. Baimenak eskatzeko orduan, honako datu hauek aurkeztu behar dira: izen-abizenak, sakelakoaren zenbaki bat eta baimenduko diren autoen modeloa eta matrikula.
Autobus zerbitzua
San Joan egunean Santa Barbarara igotzeko Nekolaldeko errepidea bakarrik erabili ahal izango da, eta baimenik ez dutenak, Etxabururaino bakarrik igo ahal izango dira. Pagoetatik Santa Barbarara doan bidea jaisteko erabiliko da, eta Erratzu industrialderaino bakarrik igo ahal izango da. Urtero bezala, udalak autobusa jarriko du. 10:00etatik 20:30ak arte gelditu gabe ibiliko da. Geltokia Madaian egongo da.
The post Astelehenean zozkatuko dituzte San Joan eguneko mahaiak appeared first on Otamotz.













