
Partehartze prozesu baten ostean, hiru proposamen adostu zituzten Beasaingo Udalaren eta Ezkiagako auzotarren artean, eta bozketa egin ostean, atzo eman zituzten jakitera emaitzak, Murumendi ikastetxean: Pilotalekutik Mariarats kalera igogailua jartzearen alde azaldu da gehiengoa.
Partehartze “nahi baino txikiagoa” izan du bozketak Aitor Larburu udal zinegotziaren ustez, eta hauek dira emaitzak: Igogailua jartzearen alde 93 lagunek bozkatu zuten, Ezkierdiko haurren parkea estaltzearen alde 27 lagunek bozkatu zuten eta Zazpizurreta kalearen birmoldaketa egin eta bidegorria egitearen alde 27 lagunek bozkatu zuten. Zazpi bozka baliogabe ere egon ziren.
Larburu eta Marimar Zelaia zinegotziek igogailua egiten irail aldera hasiko direla azaldu zuten, eta urtea bukatzerako amaituta egotea aurreikusten dute.
Albiste honen inguruko informazio gehiago, hemen klikatua.
http://goierri.hitza.eus/paperekoak/ezkiagan-dirua-zertan-inbertitu-erabakitzeko-hiru-proiektu-zehaztu-dituzte/