Edoskitze tailerra egingo dute gaur arratsaldean
Gaur, 17:00etatik 19:00etara, edoskitze tailerreko bilera egingo dute Irriargi Elkartekoek Ttiklik elkargunean. Amagandiko edoskitzearen inguruan zalantzak argitu, esperientziak elkarbanatu eta beste ama batzuekin batera egoteko tartea izango dute bertan. Partehartzea irekia da.