Fokatu Urola Garaia lehiaketako argazkiak
Goierri garaiko udalek garapen iraunkorra bultzatzeko antolatzen duten Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketak 10 urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko, orain arte saritutako 45 argazkiak Legazpiko Ilinti merkatari elkartearen dendetan jarri dituzte. Ondoren, Urretxuko eta Zumarragako Bi-Tartean elkartearen dendetara eramango dituzte. Bezeroek gustuko argazkiaren aldeko botoa emateko aukera edukiko dute. Argazki irabazleari botoa ematen diotenen artean 100 euroko balea zozkatuko dute.