Genar Agirrek irabazi du maiatzeko zozketa
Legazpiko Udalak hilero 50 euroko erosketa balea zozkatzen du, hil horri dagokion egutegiko orrian datorren galdera zuzen erantzuten dutenen artean. Maiatzeko zozketa Genar Agirre gaztetxoak irabazi du. Hurrengo galdera ekaineko jai bati buruzkoa da. Udalak herritarrak parte hartzera animatu nahi ditu. Horretarako, udaletxera edo legazpiko-udala.info web orriko Egutegia 2014 atalera jo behar dute.