Musika eskolak kontzertu sorta egingo du Lazkaon
Lazkao Txiki musika eskolak ikasturte bukaerako entzunaldiak egingo ditu, gaur hasi eta ekainaren 20ra arte. Zeharkako txirulako ikasleak ariko dira, gaur, 19:00etan,
kultur etxeko aretoan. Etzi, 17:00etan, biolinekoek aretoan eta helduen koruak Txindoki gerontologikoan dituzte saioak.