Twitter sare sozialean zabaldutako mezuetako bat
Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza-kateak aurreikuspen guztiak gainditu zuen. 150.000 lagunetik gora bildu ziren Durango eta Iruñea artean. Baina sarean izan zuen oihartzuna ere, ez zen gutxiagorako izan. Herri ekimeneko hainbat hedabidek elkarlanean egindako jarraipenak ere bere fruituak eman ditu.
Goierriko Hitzak egindako lanari dagokionean, webgunearen bisita kopurua hirukoiztu egin zen, aurreko igandekoekin alderatuz. Giza-katearen Goierriko ibilbidea laburbiltzen duen bideoa izan da arrakastarik gehien izan duena. Youtuben 9.000 ikustalditik gora izan ditu, eta dagoeneko, urteko hiru bideorik ikusienetako bat da. Giza-katearen inguruko beste bideo batzuek ere izan dute zabalkundea: Kataluniako Castellersek Beasainen egindako giza-dorrearen bideoak 879 ikustaldi izan ditu; Urretxu-Zumarragako irudiek 689, eta Lazkaoko ekitaldikoak 501.
Sare sozialetan ere, zabalkunde handia izan dute giza-katearen inguruko albiste, argazki eta bideoek. Goierriko ibilbidearen bideoa 226 lagunek elkarbanatu zuten, 57k atsegin, eta denera, 18.000 lagunengana iritsi zen. Lazkaoko ekitaldiaren albistea (1.696) eta giza-dorreena (1.450) ere asko zabaldu ziren.
Azkenik, Twitter-en 30 txiotik gora bidali genituen igandean, eta 60 bertsio eta aipamenetik gora izan genituen.
Horrenbestez, eskerrik asko giza-katearen berri emateko egindako lana jarraitu duzuen guztioi.
DATUAK:
23.311
Zabalkundea. Giza-katearen inguruko albiste eta bideoek Facebook-en izan duten zabalkundea.
- 18.776. Giza-katearen Goierriko bideoa. 226 lagunek elkarbanatu eta 57k atsegin dute.
- 1.696. Lazkaoko ekitaldiaren albistea. 13 atsegite.
- 1.450. Castellers-ak Beasainen. 25 atsegite
- 1.389. Giza-katea egin ondorengo lehen albistea. 28 atsegite.
11.412
Ikustaldi. Giza-katearen inguruko bideoek Youtuben izan duten bisita kopurua.
- 9.343. Giza-katearen Goierriko bideoa.
- 879. Castellers-ak Beasainen.
- 689. Urretxu-Zumarragako bideoa.
- 501. Lazkaoko ekitaldiko irudiak.