2014/6/13

Urretxuko eguneko zentroan ate irekien jardunaldia egin dute

Gaur goizean ate irekien jardunaldia egin dute Urretxuko Santa Barbara eguneko zentroan. Helburua herritarrei bertan egiten duten lana ezagutzera ematea da. Bigarren saioa gaur arratsaldean egingo dute. Eguneko zentroa ezagutu nahi duten herritarrek, 16:30ean dute horretarako aukera.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Goierrik Pirinioetara mendi irteera antolatu du

Goierrik Pirinioetako zeharkaldiaren 7. eta 8. etapak egingo ditu hilaren 21ean eta 22an. 06:30ean irtengo dira. Larunbatean Mendilatzetik Iratiko etxoletara joango dira. Errotzate, Aranohegi eta Okabe mendiak igoko dituzte. Igandean,

The post Goierrik Pirinioetara mendi irteera antolatu du appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Trinitate jaia ospatuko dute etzi Oletan, Zumarragan

Trinitate jaia ospatuko dute Zumarragako Agiñagako auzotarrek etzi Oletako zelaietan. Jaia erromeria giroan egingo dute eguerdian hasi eta iluntzeraino. Eguerdian meza izango da aurten zendutako auzotarren alde. Ondoren, 13:00etan aizkora erakustaldia egingo dute Larrañagak eta Zalduak, eta 14:00etan herri bazkarira bilduko dira 120 bat auzotar, trikitilariak ere bertan izango dira.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa