«Merkataritzak herriari bizia eta balorea ematen dizkio»
Harakina da Felix Goiburu (Donostia, 1972), zaletasunez mendizalea eta kirolaria. Hori bai, «1977. urteaz geroztik Seguran hazia eta hezia».
Herriko dendetan erosketak egiteko arrazoi bat.
Hainbeste daude… baina norberak nahi duen tokian eros dezake.
Zer eskaintzen dio merkataritzak herriari?
Bizia eta balorea.
Pelikula bat.
Gran Torino.
Liburu bat.
Los pilares de la tierra.
Musika talde bat.
Doctor Deseo.
Abesti bat.
Xabier Leteren Izarren hautsa, Mikel Laboak abestuta.
Janari bat.
Bertako ganaduaren txuleta eta aitak egindako gazta.
Edari bat.
Garagardoa.
Oporretarako leku bat.
Nepal eta Pirinioak.
Amets bat.
Bilobak hazten ikustea eta 80 urterekin Aizkorri kanaletik igotzea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Granpoiak lehen aldiz jantzi zizkidaten eguna (Aitzol Telleriak Mont Blanc-en).
Jaso duzun oparirik bereziena.
Osaba Jose Inaziok oparitu zidan bere R-5 zaharra.
Gorroto duzuna.
Mendian mendizaleak gurutzatzean diosala ukatzea.
Goierriko txoko bat.
Aizkorriko ipar pareta.
Herriko alkate bazina…
Lo-galdu ugari izango nuke. Agintzea beti da zaila.
Seguran biziko ez bazina…
Gabirian biziko nintzateke.