Trinitate jaia ospatuko dute etzi Oletan, Zumarragan
Trinitate jaia ospatuko dute Zumarragako Agiñagako auzotarrek etzi Oletako zelaietan. Jaia erromeria giroan egingo dute eguerdian hasi eta iluntzeraino. Eguerdian meza izango da aurten zendutako auzotarren alde. Ondoren, 13:00etan aizkora erakustaldia egingo dute Larrañagak eta Zalduak, eta 14:00etan herri bazkarira bilduko dira 120 bat auzotar, trikitilariak ere bertan izango dira.

Antolatzaileek Agiñagara 20:00ak aldera itzuliko direla aurreikusi dute. Eguraldi txarra eginez gero, festa guztia Agiñagan bertan egingo dute.
Festarik gogokoena
Aspaldi ospatzen dute Agiñagakoek Trinitate jaia. Orain 25 urtera arte Oletako gaina Azkoitiko udalerrian zegoen eta batek baino gehiagok gogoan du han ez zutela uzten lotuta dantza egiten.
Edozein modutan, giro berezia sortu ohi da beti Oletan. Agiñagako bizilagunen beste festa kutuna San Martin da. Orduan ere, azaroaren 11ren bueltan elkartzen dira baina jai hori auzotik kanpo bizi diren senideak gonbidatzeko baliatzen dute gehiago. San Martin udazkeneko jaia bada, etzikoa udaberriko festa da.
The post Trinitate jaia ospatuko dute etzi Oletan, Zumarragan appeared first on Otamotz.