Saskibaloiak hartu du gaur Gernikako Arbola plaza
Goierri elkarteak antolatuta, 3×3 saskibaloi txapelketa ari dira egiten gaur Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Eremuta bitan banatu eta lau kanasta jarrita goizean jokatu dituzten lehen partidak. 16:00etan ekin diote berriro txapelketari, eta 21:00etan amaituko da. Jokorazo ez ezik, bestelako irakaskuntzetarako tartea ere izan da gaur Gernikako Arbolan. Gurpildun aulkiekin aritu dira batzuk saskibaloian, eta elbarritasunen bat dutenen azaletik aritu behar izan dira.
Goierri elkarteak antolatuta, 3×3 saskibaloi txapelketa ari dira egiten gaur Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Eremuta bitan banatu eta lau kanasta jarrita goizean jokatu dituzten lehen partidak. 16:00etan ekin diote berriro txapelketari, eta 21:00etan amaituko da.
Jokorazo ez ezik, bestelako irakaskuntzetarako tartea ere izan da gaur Gernikako Arbolan. Gurpildun aulkiekin aritu dira batzuk saskibaloian, eta elbarritasunen bat dutenen azaletik aritu behar izan dira. Berdin aritu dira alboko eremuan zeuden jolasetan aritu direnak ere. Aurrera Atera elkarteko txakurren lana ikusteko eta ezagutzeko aukera egon da, eta zailtasunen bat dutenen lekuan jarrita joko ezberdinetan aritu dira dozenaka gaztetxo.







The post Saskibaloiak hartu du gaur Gernikako Arbola plaza appeared first on Otamotz.