Goierri elkarteak antolatuta, 3×3 saskibaloi txapelketa ari dira egiten gaur Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Eremuta bitan banatu eta lau kanasta jarrita goizean jokatu dituzten lehen partidak. 16:00etan ekin diote berriro txapelketari, eta 21:00etan amaituko da. Jokorazo ez ezik, bestelako irakaskuntzetarako tartea ere izan da gaur Gernikako Arbolan. Gurpildun aulkiekin aritu dira batzuk saskibaloian, eta elbarritasunen bat dutenen azaletik aritu behar izan dira.
Urretxu-Zumarraga ikastolako ikasleek eta gurasoek ikasturte amaierako festa ospatu zuten atzo. Arratsaldean haurrentzat jolasak egon ziren eta iluntzean afaria egin zuten Lizeoko patioan. Ehunka haur eta guraso elkartu ziren. The post Ikastolako ikasl...
Gaur, 18:00etan, Urretxuko giza proba taldea Eibarkoaren aurka arituko da Eibarko Untzaga plazan. Talde bakoitzak 20 minutuko lana osatuko du, 970 kiloko harriarekin. Eibarko taldea bertako errugbi jokalariek osatzen dute, batik bat. Ekitaldi hau garagardo azokaren inguruan antolatu dute.