Ikasturte amaierako festak egin dituzte Jakintzakoek eta Urdaneta-Oiangurenekoek
Udako oporraldi luzea ate joka denean, ikasturteari amaiera emateko festa egunak izan dituzte Ordiziako ikastetxeetan. Larunbatean Jakintza Ikastolakoak eta igandean Urdaneta eta Oianguren ikastetxeetakoak ikasgelak utzi eta kalera irten ziren.
Egun osoko egitaraua prestatu zuten Jakintza Ikastolakoek larunbaterako. Eguzkiak gogor jo bazuen ere, herriko kaleetara irten eta giro paregabean murgilduta ibili ziren. Era berean, Urdaneta-Oiangurenekoek igandean izan zuten festa eguna. Puzgarriak, tailerrak, Gran Prixa eta ikasleen emanaldia egin zituzten goizean; bazkariaren ondoren, berriz, Eriz Magoaren txanda izan zen.