Julen Agirreburualde legazpiarra, hirugarren Hegialdeko goitibehera jaitsieran
Atzo Hegialdeko jaietako bigarren goitibehera proba egin zuten. 49 lagunek parte hartu zuten. Legazpiko Maldan Behera taldeko kideek lan bikaina egin zuten. Irabazlea Calixto Garcia izan zen eta Julen Agirreburualdek hirugarren postua lortu zuen. Gravity Bike modalitatean, berriz, lehen bi sailkatuak Maldan Behera taldekoak izan ziren: Iker Mugarza eta Iker Arizti, hain zuzen ere.