http://youtu.be/ziTNQWrTF28
Herbehereetako txirrindularitzak beste pedal-kolpe bat duela erakutsi du Emakumeen Euskal Biran Rabo Liv Women taldeak. Profesionaltasun mailak inbidia pizten du, eta kirol emaitzetan ematen du horrek ordaina. Rabobank taldea zenak gizonezkoetan bakarrik ez, emakumezkoetan ere irabazteko lana egiten duela erakutsi du. Hasieratik bukaerara menderatu dute itzulia.
Herbehereetako txirrindularitzak beste pedal-kolpe bat duela erakutsi du Emakumeen Euskal Biran Rabo Liv Women taldeak. Profesionaltasun mailak inbidia pizten du, eta kirol emaitzetan ematen du horrek ordaina. Rabobank taldea zenak gizonezkoetan bakarrik ez, emakumezkoetan ere irabazteko lana egiten duela erakutsi du. Hasieratik bukaerara menderatu dute itzulia.
Ohorezko lekua izan du Ataunek, aurten, Euskal Herrian emakumezkoen itzuli handienaren barruan, bezperan jokatu zen afizionatu gizonezkoen San Martin probak 50. ekitaldia bete duela eta. Biraren laugarren eta azken etapa (115,4 km) Ataunen jokatu zen, igandean. Rabo Liveko Marianne Vos (Bolduque, Herbehereak, 1987) loriatuak irabazi du etapa, eta haren taldekide Pauline Ferrand-Prevot-ek (Reims, Frantzia, 1992) Bira. Bien artean etapa guztiak irabazi dituzte; Vosek 2.a eta 4.a, eta Ferrand-Prevotek 1.a eta 3.a.
Sailkapen nagusian, podiumeko postu guztiak ere Rabok hartu ditu, aipatutako biez gain, hirugarren Anne Van der Breggen-ek egin baitu. Mendiko saria ere Van der Breggenek eraman du, tarteko helmugena Marta Tagliaferrok (Ale Cipollini), erregulartasunarena Vosek, eta hasiberriena Eider Merinok (Lointek). Birako lehen euskalduna Ane Santesteban (Ale Cipollini) izan da, 19. postuan, (13:19ra). Taldekakoa ere, jakina, Rabo Liv Womenena da.
San Martin proba
Emakumeen Bira bukatu bezperan, larunbatean, Ataun San Martingo 50. Proba jokatu zen, eliteen eta 23 urtepekoen Euskadiko Txapelketa. Gipuzkoa taldeko Unai Intziarte donostiarrak irabazi du, elite mailan. Egoitz Fernandez (Lizarte) esprintean gainditu zuen, eta beste hamar iheskideei bost segundo atera zizkien.
Lehen taldetxoan iritsi ziren bi goierritar: Urtzi Murgia lazkaotarra (Ampo) seigarren eta Jon Ander Intsausti mutiloarra (Gipuzkoa) 11.a. Fernandez da 23 urtez azpikoen saileko Euskadiko txapeldun. 136 kilometroko ibilbidea jarri zien Agauntza elkarteak, eta orduko 42,91 kilometroko batez betsekoa atera du irabazleak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.