Ordiziako Malkorra, Mujika, Aizpurua eta Perez errugbilariak Histori Cupean aritu dira
Histori Cup txapelketaren lehen edizioan garaile izan da Euskadi. Gizonezkoen Euskal Autonomia Erkidegoko taldeak erraz menderatu zuen Andorrako selekzioa Getxon larunbatean jokatu zen partidan, 50-0 irabazi zuten. Txapelketaz gain, Euskadik Larrun Kopa ere eskartu zuen, garaikur horrekin partidaren irabazlea saritu zuten.
Lau errugbilari goierritar aritu ziren Euskadi taldean. Ampo Ordiziako jokalari Joxe Jabier Malkorra, Mikel Aizpurua, Joanes Mujika eta Jaun Perez.
Norgehiagokarekin hamabosteko erregbi denboraldiari amaiera eman dio Euskadik. Datorren urtean, Histori Cup txapelketan, euskal selekzioak Galizia eta Andorra bisitatu beharko ditu.