Udari ongietorria, suaren bueltan
http://youtu.be/WsdLTqDwEO8 Euriak ez zuen festa zapuztu, eta goierritarrek suaren bueltan ospatu zuten atzo San Joan bezpera, bide batez, udako solstizioari ongietorria emanez. Sua herri eta auzo gehienetan egiten bada ere, herriz herri forma ezberdinak hartzen ditu San Joan bezperako ospakizunak. Olaberrian eta Seguran, esaterako, festetako ekitaldiekin lotzen da, eta musikaz eta dantzaz lagunduta egiten dute.
Beste hainbat herritan ere, txalaparta, bertsoak eta dantzak lotzen zaizkio suari; hala nola Urretxun, Zumarragan edota Zaldibian. Beasainen ere, Neskatxen dantza egiten dute, aurten, suaren aurreko ospakizunak euriak lausotu baditu ere. Protestarako tarterik ere izaten da; Seguran asteburuko gertakariak salatu zituzten suaren bueltan bildutako dantzariek; Urretxun berriz, urteroko moduan kartzela bat bota zuten sutara.
- Segura
- Segura
- Segura
- Segura
- Segura
- Olaberria
- Olaberria
- Olaberria
- Olaberria
- Beasain
- Beasain
- Beasain
- Beasain
- Beasain
- Zegama
- Zegama
- Zegama
- Zegama
- Zegama
- Lazkao
- Lazkao
- Lazkao
- Lazkao
- Urretxu
- Urretxu
- Urretxu
- Zumarraga
- Zumarraga
- Zumarraga










































