Jende andana elkartu da gaur Santa Barbaran San Joan eguneko erromeriaz gozatzeko. Goizean eguraldiak lagundu badu ere, arratsaldean zaparradak bota ditu. 19:30ean irrintzi txapelketako sariak banatuko dituzte eta 21:00etan jaitsiera egingo dute. Goizean lore bedeinkatzea, meza, dantza eta bertsolariak egon dira, besteak beste. Irimoko Igoerari dagokionez, Ismail Razga santurtziarrak irabazi du.
http://youtu.be/WsdLTqDwEO8 Euriak ez zuen festa zapuztu, eta goierritarrek suaren bueltan ospatu zuten atzo San Joan bezpera, bide batez, udako solstizioari ongietorria emanez. Sua herri eta auzo gehienetan egiten bada ere, herriz herri forma ezberdinak hartzen ditu San Joan bezperako ospakizunak. Olaberrian eta Seguran, esaterako, festetako ekitaldiekin lotzen da, eta musikaz eta dantzaz lagunduta egiten dute.