Aranealdeko urteurren festa ostegunean izango da
Aranealde erretiratuen elkarteko XXXII. urtemuga ospatuko dute bihar. 12:30ean bazkideentzako luncha egingo dute, 13:30ean oparien zozketa egingo dute. Erretiratu etxean egindako azkeneko jokoetan txapeldun eta txapeldunorde gelditu zirenei ere garaikurrak emango dizkiete. 17:00etan Aurtzaka dantza taldearen emanaldia izango dute, eta 18:00etan dantzaldia izango dute. Ekintza horietan parte hartu ahal izateko bazkide izan eta 2014 urteko kuota ordainduta eduki behar dira.