GI-631 errepideko 28,100 kilometro puntuan (Azkoitia eta Zumarraga artean) zuhaitzak moztu behar dituzte. Hori dela eta, gaur, bihar eta etzi errepidea itxi egingo dute tarteka, 08:00etatik 18:00etara. Ordutegi horretatik kanpo,
The post GI-631 errepidea itxi egingo dute tarteka appeared first on Otamotz.
Gaur eguerdian Zumarragako Ospitalea ireki zutela 30 urte bete direla ospatu dute ospitaleko Kizkitza aretoan. Ospakizunean ospitalea ireki zutenetik bertan lanean ari diren profesionalei aitortza egin diete eta Josu Maroto margolari zumarragarrak egindako ospitaleko marrazki bana banatu diete. Ekitaldia emozioz beteta egon da. Bi erizainek aurkezpen lanak egin dituzte eta bietan beteranena emozionatu egin da dagoeneko euren artean ez dauden lankideak gogoratu dituenean. Irrintzi dantza taldeko dantzariek aurreskua dantzatu dute eta Gorka Azkaratek bertsoak jarri ditu.
http://youtu.be/xJRQ3HH18_o Goierri Eskolaren 50. urteurreneko ekitaldi nagusia egin dute gaur goizean. Urte guzti hauetan eskolaren alde lanean aritu diren guztiei esker ona adierazteko omenaldia izan da. Ekitaldian protagonista izan dira Iñigo Urkullu lehendakaria; Igor Eguren Goierri Fundazioko lehendakaria eta Ordiziako alkatea; eta Goierriko Eskolako zuzendari Iñaki Zabalo.
Ostiralean, 19:00etan, Irati Laburuk Lerro artean argazki digital eta pintura erakusketa irekiko du Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Erakusketa uztailaren 13a bitartean irekiko dute, asteartetik igandera, 17:30etik 20:30era. The post Irati Laburuk e...
Juan Mari Mujika Musti Realeko eta Urolako futbol jokalari zumarragarraren omenezkoa egin dute asteburuan Zumarragako Argixao zelaian. Aurtengoa hamargarren edizio izan da. Jokalariak auto istripu bat izan zuen eta luze jo zuen gaixotasunaren ondoren zendu zen, orain hamar urte. Ordutik omenaldia egiten diote. Omenezkoan urtero bere bi taldeetako –Reala eta Urola– beteranoak neurtzen dira. Joan den asteburuko partida Realak irabazi zuen (3-2), emaitzak garrantzi handirik ez badu ere.